Skip to content

Materialak

Luma Gonbidatuak

Daniel Inerarity

Filosofia politiko eta sozialeko katedraduna, IKERBASQUE ikertzailea Euskal Herriko Unibertsitatean eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria. Florentziako Europako Unibertsitate Institutuko Adimen Artifiziala eta Demokrazia katedraren titularra da. Filosofian doktorea. Bere liburuen artean honako hauek nabarmendu daitezke: Un mundo de todos y de nadie; La democracia del conocimiento, Saiakerako Euskadi Saria 2012; La humanidad amenazada: gobernar los riesgos globales (Javier Solana-rekin elkarlanean); El futuro y sus enemigos; El nuevo espacio público; La sociedad invisible, Saiakerako Espasa Saria 2004; La transformación de la política, Saiakerako III Miguel de Unamuno Saria eta Literaturako Sari Nazionala Saiakera alorrean 2003; Ética de la hospitalidad, frantsesezko filosofia libururik onenaren Sociedad Alpina de Filosofiaren Saria 2011; La política en tiempos de indignación (2015); La Democracia en Europa (2017); Política para perplejos (2018), Saiakerako Euskadi Saria 2019; Una teoría de la democracia compleja (2019); Pandemocracia (2020) eta La sociedad del desconocimiento (2022).

Ane Aguirre

Ane Agirre Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, eta Kudeaketa Aurreratuko Masterra Deustuko Unibertsitateko Deusto Business School-en, eta coach exekutiboa International Coaching Federation-en. KPMGn estrategia-aholkulari gisa lanean hasi zen, eta, ondoren, zuzendaritza-postuetan aritu zen BBVA eta EiTB taldeetan, prestakuntzaren, komunikazioaren eta talentuaren kudeaketaren arloetan. 2007az geroztik, VESPERreko bazkide da; antolakuntzaren eraldaketan eta bere garapenean zuzendaritza-taldeei laguntzen dien aholkularitza-enpresa da VESPER. Aholkulari eta coach exekutibo gisa jarduteaz gain, unibertsitateekin eta negozio-eskolekin lankidetzan aritzen da irakaskuntza-jardueretan, 12 urtez izan da “viñetas vesper” blogaren egileetako bat, eta hainbat erakundetako patronatu eta kontseiluetako kide da.

Moisés Carretero

Ekonomialaria, aholkularia eta komentarista. Nazio Batuetako hainbat aditu-taldetako kide izan da gai ekonomikoen eta gizarte-jasangarritasunaren arloan. La Sexta, Cadena Ser, El Diario.es, RTVE, Agenda Pública eta El País-en kolaboratu du, eta 2022az geroztik ediorialista ekonomikoa izan da azken egunkari horretan.

Haren iritziak Davosko Munduko Foro Ekonomikoaren Agendan ere agertu dira. Munduko Bankuaren, Europako Inbertsio Bankuaren, Lanaren Nazioarteko Erakundearen edo Europako Batzordearen proiektuetan parte hartu du. Nazio Batuetako hainbat aditu-taldetako kide izan da gai ekonomikoen eta jasangarritasunaren arloan.