BIZITZA-LUZERA BERRIA
Bizitza asko bizitza batean
AGENDA Nagusi parte-hartzeko eta elkarlaneko gobernantza prozesu berria 2023an hasi zen, “BIZI-LUZERA BERRIA” kontzeptua ardatz moduan hartuta; kontzeptu hori indarrez sartu da gure errealitatean eta gizartea “ETORKIZUN ON” batera bideratzeko erantzukizuna dutenen AGENDA politikoan.
Zahartzaroak eta zahartzea ulertzeko moduak eraldaketa handia izango dute datozen 10/20 urteetan. Gizarte gisa txertatuta gauden joera demografiko, sozial, teknologiko eta ekonomikoak direla eta, berriro ebaluatu eta berrantolatu behar dugu nola bizi dugun zahartzaroa edo, hobeto esanda, nola “bizi dugun bizitza”.
Kontinente guztietako ameslariak inpaktu handiko mugimendu zibikoen buru dira, zahartzeari buruzko ikuspegi zaharrari ez, baizik eta “bizitza-luzeraren” eremu berri bati erantzungo dion ikuspegia sustatzeko, adineko herritarren bizitzetan indarra eta aukera ikustean oinarritua.
BIZITZA-LUZERA BERRIA: Etorkizunerako agertokiak 2030/40 “EZIN DUGU LORTU IRUDIKATU EZIN DUGUNA”, “BIZITZA ASKO BIZITZA BATEAN”: Bizitza-luzera handiagoko etorkizuna marrazteko, ezinbestean, aldaketa handiak egin behar dira harremanak izateko gure moduan edo gizartearen oinarri diren gure bizitzako kontzeptu batzuetan, hala nola amodioa, osasuna, dirua eta amaiera duen bizitza baten proiekzioa.
Asmoa da etorkizuneko agertokiak marraztean jartzea ardatza, joeren azterketek aurreikusten dutena abiapuntutzat hartuta, baina, batez ere, gogoeta sortuz adineko pertsonentzat, gaur egun adineko direnentzat zein etorkizuneko belaunaldietakoentzat, ETORKIZUNERAKO AGERTOKI DESIRATUAK direnei buruz.
ZER ESAN NAHI DU ZAHARTZEN DEN MUNDU BATEAN ZAHARTZEAK?
NOLAKOAK IZANGO GARA 20 EDO 30 URTE BARRU?
ZER ERRONKA BERRIRI EGINGO DIOGU AURRE?
NOLA ZERBITZATUKO DIOGU ETORKIZUNARI ETA ARBASO ON BIHURTUKO?
Parte hartzeko prozesu orok bezala, txosten honetan jasotzen dena gogoeten, iritzien, esperientzien eta desioen bilduma bat da. Ez dute inola ere kontraste zientifikorik, baina, zalantzarik gabe, balio handia dute, eta oso erabilgarriak izan daitezke aurrera egin eta guztion artean etorkizun hobea eraiki nahi dutenentzat.
Kaixo Miren!!
#miren100 aurkezten dizuegu
#miren100 haur-prototipo bat da, irudika ditzakezuen aniztasun zabalenarekin (arraza, sinismena, gaitasunak, inguruabarrak, egoera, baliabideak, etab.), baina bi ziurtasunekin:
! Euskadin biziko da
! Eta 100 urteko bizi-itxaropena izango du, ehun urte betetzera iristea ohikoa izango baita.
Miren inspirazio-iturri izango da gogoeta-prozesu osoan. Mirenen bizitzaren mapa berria irudikatu nahi dugu, izango duen bizitza luze hori bizitza zoriontsua, osasungarria, segurua, konprometitua ere izan dadin, partaide izatearen zentzua, xedea eta balioa sentituz.
Baina inspirazio-iturri gehiago ere izango ditugu, eta, horretarako, gure “LUMA GONBIDATUAK” aurkeztuko dizkizuegu; pertsona horiek beren gogoetak partekatu nahi izan dituzte edo beren etorkizunerako nahiak irudikatu, orain zuekin partekatzen ditugun aforismo eta testuen bidez.